miércoles, 3 de abril de 2013


IGARTZAKO ERROTA




















                                    Nerea Telleria, Luci Hurtado eta Kristina Arias 1/D  









ERROTAREN AZPIEGITURA

Igartzako errota errekako ur errota bat da, lur gainean eraikia eta historian zehar bi turtuki mota izan dituena: horizontala eta bertikala. Turtuki bertikala duten errotek irabazi urriak eta matxura ugari izan ohi zituztenez, beraien ordez  ardatz bertikaleko errotak jarri zituzten. Gaur egungo errota gehienak horrelakoak dira. Ardatz bertikaleko errotetan turtukiak zuzenean bidaltzen dio mugimendua ehotarriari, tartean ez dago inolako engranajerik. Ubideei esker errotak presatik urrun dago. Urrun egoteak ur jauziaren garaiera handitzen zuenez ura turtukira erortzean indar gehiago izaten zuen.


ARDATZ BERTIKALA   




Igartzan gurpil eragile horizontalak zeuden. Ardatz bertikaldun ur-erroten oinarrizko azpiegitura ohikoena ondorengo hau da:

  • Errekan, uraren norabidea aldatzea ahalbidetzen duen presa bat dago.
  • Presa eta aldaparoa lotuz, ura desbideratzen duen ubide bat dago.
  • Aldaparoa ubidearen eta ehoketa gelaren ondoan dago kokatuta. Materialaren kokamoldeak ez die uzten ez urari ezta hezetasunari ere ehoketa gelara pasatzen. Aizarna zulo izeneko igaro bide batzuk ditu ura igarotzen uzten dutenak, hortik, ura hodi baten bidez turtukiaren pareraino bideratzen da. modu honetan, uraren presioa areagotzea lortzen da.
  • Errota etxea ere badago. Barrualdean bi solairu bereizten dira. Beheko aldean, errotapea deiturikoan, uraren bultzada jasotzen duten turtuki edo gurpil eragileak daude, eta goiko aldean, ehoketa gelan, ehotarria eta bere osagarriak.





EHOKETA TRADIZIONALA


Ehoketako teknologiak baldintzatzen zuen Igartzako errotaren irin-ekoizpena. Bertan erabiltzen zen teknologiaren ikuspegia honakoa da: errotako makinen artean turtukiak eta ehotarriak garestienak eta teknikoki egiten zailenak ziren. Pieza hauek berritzeak dirutzan handia eta profesional adituak eskatzen zituen. Makinen gainontzeko piezak errotariak berak egiten zituen artisauki, Igartzaren jabetzako bertako egurra erabiliz


.

Igartzako errotak bost mendetan hiru pare gurpil izan ditu. 1568an “molino nuevo” bat zegoen, aldaparorantz uhate berriak egin baitziren, “anteparas nuevas que agora se hicieron” eta “un rodezno o tortoquia que se hico agora” ere bazeuden. Berritze lanekin jarraituz  1570ena jauregiaren aurrez aurre dagoen errotarako haritzezko ubide berria egin zen. Makina gehienak zurezkoak ziren baina 1602an metalezkoak jartzen hasi ziren.

XVII.mende hasieran Igartzako azpiegitura hidraulikoan hainbat berrikuntza egin zituzten. Adibidez 1611n aldaparoko hargin-lana eta 1740an erota berreraiki zen. Urte beran ehotarriak ere berritu ziren. Gurpil hauen berrikuntzaz gain, ez dago beste erreferentzirik aldaketak izan zirela esaten duenik. Gurpil berriak aurrekoak bezelakoak izateak, tamaina berberari eutsi ziotela erakusten du.


Hau zen errotako makinaria:

  • Hiru pare ehotarri.
  • Hiru turtuki eta beraien ardatzen burdinazko uztaiak.
  • Katedun balantza bat, burdinez sendotu gabeko bi plater dituena. Honekin batera, hainbat pisu, kateak, zirgiloak, gakoak, palankak...
  • Alea gordetzeko hiru kobain.
  • Hiru harrien harri-kaxak.
  • Irina jasotzeko bi aska.
  • Harriak jasotzeko tornuak


    .



Bost mendetan zehar horrela azaldu dute Igartza. hiru pare ehotarri dituen ur-errota, ardatz bertikaldun gurpil eragile horizontalak zituen. Bere oinarrizko ezaugarriek, aurretik ezarritako diseinuaren zenbait hobekuntza gora behera.

INDUSTRIALIZAZIOA ERROTAN

XIX.mende amaieran hasi ziren somatzen lehenengo aldaketak Igartzako errotagintzan: burdinazko turtukiak, ale eta irinlanak mekanizatzea, argi-indarraren erabilera, txirriketn transmisio-sistema.... Igartzako errotak XX. mendera arte iraun zuen.



Industrializazioa:


  • Egurrezko turtukien ordez burdinazkoak ipintzea
  • Ehoketaren mekanizazioa
  • Argi-indarra erabiltzen hasi ziren
  • Txirriken bidezko transmisio-sistema


ERAIKUNTZA-PROZESUEN HISTORIA

1611n gertatu zen lehenengo aldaketa eraikuntza moldean Igartzako azpiegitura  hidraulikoan zenbait lan egin zituztenean. Errotan hassizko horma bat egin zuten eta lan honek presa eta ubidearen arteko ahokaduren ere izan zuen eragina. Mende eta erdi pasatu ondoren esan daiteke hasi zela hurrengo garai berritzailea, errota berritzen hasi baitziren.


ERROTAK ERREKAN IZANDAKO ERAGINA

Errotak zenbait eragin izan ditu errekarengan: 

1.-Begibistaz ikus dezakegu gizakiaren eragina izan duela, erreka bideratzeko zenbait pareta baiditu. 

2.-Beste arazoetako bat zera da, errotak errekako zati bateko ura erabiltzen du, bertako ur maila txikituz eta faunari bizi baldintza mugatuagoak ezarriz.

ERROTARI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO BILTZEN DUEN BIDIO BAT

http://www.youtube.com/watch?v=VKnH3ZYrjXI