domingo, 5 de mayo de 2013

BEASAINGO ORIA IBAIKO HONDAKIN ORGANIKOEI BURUZKO BEAKETA.





GAIARI BUSUZKO DATU BATZUK


Errekako uraren kalitateak, denok ongi baino hobeto dakigun bezala, gizakiaren eragina izan du, eta eragin horren aztertzaile izan gara. Geuri egokitutako gaia errekako “hondakin organikoena” izan da, eta ondoren azalduko dizuegun ondorio eta eraginetan oinarritzen da.









ZER DIRA HONDAKIN ORGANIKOAK?



Hondakin organikoak karbonoa duten sustantzia kimikoak dira, gehienbat izaki bizidunek eratuak. Lotura horiek karbonoen arteko lotura kobalenteak izan ohi dira. Elementu hauek eta beste zenbait izaten dituzte askotan: oxigenoa, nitrogenoa, sufrea, fosforoa, boroa eta halogenoak. Ez dira molekula organikoak karburoak, karbonatoak eta karbono oxidoak dituzten konposatuak.




NONDIK DATOZ?



Errekak daramatzan molekula nahiz hondakin organikoen jatorri desberdinak dituzte, besteak beste: hondar fekalak, janari-hondarrak, xaboiak eta garbigarriak, batez ere. Hauen kudeaketa egokirako zenbait ontzi daude, baina jende askok hauei jaramon egin gabe komunetik nahiz errekara doazen beste zenbait bideetatik bera isurtzen dituzte hondakin hauek, eta izugarrizko eragin larriak sor ditzakete errekako uraren purutasun nahiz kalitatean epe luzera.





ZEIN ONDORIO SORTZEN DITUZTE?



Ibaiek ahalmen handia dute eta gehiago kostatzen zaie kutsatzea. Hala ere behin kutsatuta, ondorioak latzak izan daitezke. Ur ez kutsatuetan oreka bat dago landare eta animalien artean, baina hau apurtu egiten da uretan zenbait material berri agertzen badira. Horrela espezie batzuk desagertu egiten dira. Gainera ibai batzuek kolore, usain eta itsura desatsegin bat hartzen dute. Horretaz aparte ura bizitzarako beharrezkoa da eta kutsatzeak mugatu egiten du errekurtso hau.
 
Kristina Arias
Nerea Telleria
Lucia Hurtado

No hay comentarios:

Publicar un comentario